XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...) mendian gora abiatu zirenean, Iñakik susmo txarra hartu zion aferari.
Inork ez zion erantzun.
Hezurrak zeuden lautadatxoan barna abiatu zirenean ordea, inork ez zuen txakurren pulamentu faltari buruz dudarik egiten.
Hala ere, aurrera jarraitu zuten, hezurren ezkutalekua eta desilusioa atzean utzirik.
Mendian gora segitu zuten harizti txiki bateraino ailegatu arte.
Bertan, txakur zaunka basati batzuek ileak puntan jarri zizkieten.
Txakurrenak baino, otsoenak ziruditen orro haiek, Shongoku bera ikaratzeko gauza izango ziren.
Ttipi eta Txiki zaunka hasi orduko, ordea, orroak zaunka bihurtu eta bi dozena txakur,
Ez zen erraza ulertzea zer pintatzen zuten txakur haiek guztiek herritik bi kilometrora, han mendian.
Arraza guztietakoak ziren, handiak, txikiak, txuriak, marroiak, pintarrak, beltzak, baten bat herrena...